Zer da Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena?
Parte-hartze prozesua
Herritarren parte-hartze fase eta zikloak
Nola parte har dezaket prozesuan?
Parte-hartzearen egutegia
Home » Bilboko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra

Udalak Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko Berrikuspen Prozesuan herritarrak parte hartzea sustatuko du

Submitted on: 2012ko Novemberk 14 – 04:55 No comments found. |
  • 1995etik indarrean dagoen egungo Plan Nagusiaren aldaketak araudi berrien edukietara egokitzeko eta hiriak dituen erronkei begira etorkizunerako aurreikuspenak berrikusteko izango da: Bilboren Eraldatze-prozesuarekin jarraitzea gure hiria lehiakorragoa bihurtuz teknologia, kultura eta artearekin zerikusia duten alorretan.
  • Hauek dira prozesuaren helburu nagusiak: hiri-ereduaren ikuspuntu integrala izatea, herritarren kezkekin lotutako balioak barneratzeko auzotarren parte-hartzea bultzatzea, plana berrikusteko adostasuna sustatzea eta udal gardentasuna bermatzea.
  • Ohiko parte-hartzeko dauden bideez gain (Plangintzako Aholku Batzordea, Barrutiko Kontseilua eta Sektorekako Kontseilua) Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko (HAPN) berrikuspenak parte-hartzeko modu ireki eta integrala dauka eta baita honako elementu berria ere: Edonork parte hartu ahal izango du, klik eginez eta etxetik bertatik, online formularioa betez udal webgunearen bitartez: www.bilbao.net.
  • Gaur Hiri Plangintzaren Aholku Batzordearen ohiz kanpoko saioaren bidez hasiko den parte-hartzeko prozesu honek hainbat fase izango ditu eta txosten baten idatziz bukatuko da. Hau publikoa izango da eta Plan Nagusiaren elaborazio, tramitazio eta onarpenerako balio izango du.

Bilboko Udalak Hiriko Antolamendurako Plan Nagusia berrikusteko parte-hartzeko plan ireki eta integralaren aldeko apustua egin nahi du. Honen helburua edukiak araudi berriari egokitzea eta hiriak dituen erronka berrien etorkizunerako aurreikuspenak berrikustea izango da. Bilboren Eraldatzearekin jarraitzea lehiakortasuna bilatuz teknologia, kultura eta artearekin zerikusia duten alorretan eta iraultza urbanotik ezagutzaren iraultzara pasatuz.

Hiriko Antolamendurako Plan Nagusia antolamendu orokorreko tresna da. Hau Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-arautegian lurraldearen antolamendu integralaren oinarrizko tresnatzat dago definituta eta honen bitartez lurra sailkatu, lur bakoitzari aplikatu ahal zaion erregimena zehaztu eta udalerriko ekipamendu, azpiegitura eta berdeguneen sistemaren oinarrizko elementuak definitzen dira. Gaur egun indarrean dagoen Bilboko Plan Nagusia 1995ekoa da eta hainbat urte igaro ostean berrikustea komenigarria da etengabe egokitzen eta eraldatzen den hiriari buruzko ikuspuntua partekatzeko eta berriz pentsatzeko, bai eta Euskadiko 2006ko Lur eta Hirigintzari buruzko Legearekin egokitzeko ere.

Horrela, Bilboko Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi izan du –Lur eta Hirigintza legean jasota dagoenez- eta elementu berri bat sartu nahi izan du: Edonork parte hartu dezake, etxetik bertatik klik eginez eta formulario bat betez. Halaber, zozketa bitartez eztabaida-mahai mistoetan nor egongo den aukeratuko da –parte hartzeko borondatea espreski azaldu dutenen artean- eta hauetan Udal Kontseiluetan ordezkapena ez duten erakundeak, gaian adituak direnak eta elkarteetan ez dauden herritarrak ordezkatuko dira, kopuru berdinetan.

Era berean, eztabaida-sistema batez baliatuta, parte-hartze prozesua ohiko parte-hartze organoen bitartez gauzatuko da (Plangintzako Aholku Batzordea, Udal Sektoretako Kontseiluak eta Barrutiko Kontseiluak).

Prozesu parte-hartzailea Plangintzako Aholku Batzordearen ohiz kanpoko saio monografiko batekin hasiko da gaur. Fase desberdinak izango ditu, eta honakoetarako balioko du: hiriaren ikuspegi globala izateko, Plan Orokorraren berrikuspenean adostasuna sustatzeko hiritarren kezkekin lotutako balioak txertatzeko eta udal gardentasuna bermatzeko.

Parte hartzeko modu desberdinak

Herritarren parte-hartzea ehun baieztapen edo enuntziatuz osatutako formulario baten bidez egingo da –Plan Nagusia Berrikusteko Bulegoak EHUren lankidetzaz landutako aurrediagnostikoaren dokumentuaren laburpen exekutiboan oinarrituta–, eta hauei buruzko iritzia eman ahal izango da. Honako ataletan banatuta dago:

  • Lurralde-testuingurua udalaz gaindiko eskalan
  • Dinamika Demografikoak eta Gizarte eta Espazio Karakterizazioa
  • Lan eta Gizarte arloko Dinamikak eta Oinarri Produktiboa
  • Mugikortasuna eta Garraioa
  • Ingurune Fisiko eta Naturala. Lur urbanizaezina
  • Espazio Libreak eta Berdeguneak. Ekipamenduak
  • Etxebizitzak
  • Urbanizatutako eta Eraikitako Ondarea
  • Herritarrak oro har eta elkarteetan ez dauden herritarrak

Pasadan azaroak 5-etik azaroaren 28 arte herritarrek izena emateko epea zabalduko da, horrela nahi duenak izena emango du eta on-line galdetegia erantzun ahal izango du.

Era berean, etxean internetik ez duen jendeak edo teknologia berriekin trebetasunik ez duenak Burtsako Eraikinean –Pilota kalea, 10– dagoen Ibaiondoko Barrutiko Udal Bulegora zuzendu daiteke, eta bertan pertsona batek arreta egingo dio. Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara bitartean, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara, erabili ahal izango da. Interesatutakoak, halaber Barrutiko Udal Bulego hurbilenera joan daitezke inprimakia paperean eskatzera.

Inprimakira sartzeko udal web-orriaren bidez egingo da, eta bertan, erantzun beharreko gaiak, tresna nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideo-tutorial bat eta prozesuan zehar sor daitezkeen ohiko galderei erantzuteko informazio gehigarria egongo dira. Gainera, laguntza eskatu edo zalantzak argitzeko helbide elektroniko honetara jo daiteke: participaoficinapgou@ayto.bilbao.net.

Era berean, 2012ko abenduaren eta 2013ko urtarrilaren artean martxan jarriko dira hiru eztabaida-mahai misto. Bat gizarte arlokoa, beste bat ekonomia arlokoa eta hirugarrena fisiko-eraikia motakoa, bakoitza 21 kidez osatua, non ordezkatuak izango dira, 3 zati berdinetan, udal kontseiluetan ez dauden erakundeak, eztabaidatuko diren gaietan adituak diren pertsonak eta inprimakia bete duten, on-line edo paperean, eta interesa erakutsi duten pertsonen artean egingo den zozketan aterako diren herritarrak.

Udal Kontseiluetan ordezkatuta dauden herritarrak

Prozesua aurrera eramateko, Udal Plangintzarako Aholku Batzorde, Udal Kontseilu Sektorial eta Udal Barrutiko Kontseiluaren bitartez parte hartzeko azaroko eta abenduko hileak barne hartzen dituen egutegia prestatu da.

Guztietan bi saio ezarri dira: bat prozesua azaldu eta on-line tresnaren funtzionamendua azaltzeko, eta bigarrena, eztabaidakoa, inprimakiaren emaitzak eztabaidatzeko, hau betetzeko egon diren 15 egunak pasatu ondoren.

Prozesuaren amaiera eta txostenak aurkeztea

Eztabaida- eta deliberazio foroak bukatu ostean, parte-hartzeko prozesuen bidez jasotako ondorioei buruzko txosten bana egingo da, eta Udal Kontseiluan eta Mahai Mistoetan aurkeztuko dira 2013ko urtarril eta otsaila bitartean.

Txosten hauekin amaierako txostena idatzi eta kaleratuko da, eta Plan Orokorra egin, tramitatu eta onartzeko baliagarria izango da.

Informazio gehiago:

Facebook: www.facebook.com/BilbokoPlanOrokorraBerrikusteaParteHartzea

Twitter ofiziala: www.twitter.com/BilbaoPOBPH

Tags: , , , ,