Martxan dago Mahai Mistoen parte hartze prozesuaren fasea
Behin kontseilu desberdinen deliberamendu saioak burutu direla: zortzi udan barrutietako kontseiluak, udal planeamendu aholkularitza kontseilua, sektore kontseilua; Bilboko HAPOaren berrikusketaren parte hartze prozesua fase berri baten sartu da Mahai Mistoen prozeduraren hasierarekin.
Mahai Misto hauek gaika antolatuta daude:
- Azpisistema ekonomikoa
- Azpisistema soziala
- Azpisistema fisiko-eraikia
Hauetariko bakoitza 21 pertsonez osatuta egongo da honako banaketa honekin:
- mahai bakoitzaren gaiaren inguruko zazpi pertsona aditu
- Udal Barrutiko Kontseilutan ordezkatuta ez dauden erakundeetako zazpi pertsona
- atxiki gabeko zazpi hiritar
Mahai mistotan parte hartuko duten atxiki gabeko hiritarrek, aurretiaz web forotan parte hartu behar izan dute eta Udaleko Idazkariaren aurrean egindako zozketan irabazle izan.
Mahaietan, partaideak anitzak direla bermatu behar da, kideen artean oreka soziala, ekonomikoa eta geografikoa egon dadin (bizitokia, barrutia/auzoa, sexua, adina, ikasketa-maila, lanbidea eta nazionalitatea).
Guztira 63 pertsonek osatuko dituzte mahai mistoak, 21 mota bakoitzekoak. Denak urtarrilaren 29an Basurto/Zorrotzako Udal Barrutiko bulegoan burutu zen prozesuaren aurkezpean bildu ziren.
Tags: Bilbo, Bilbo, Herritar Parte-hartzea, Mahai Mistoak, Mesas Mixtas, Hiritar Parte Hartzea, BHAPO, Hirigintza Antolamendu Plan Orokorra
Iruzkinak
No comments to display