Zer da Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena?
Parte-hartze prozesua
Herritarren parte-hartze fase eta zikloak
Nola parte har dezaket prozesuan?
Parte-hartzearen egutegia
Home » Berriak

Bilboko Udalak abenduaren 20a arte luzatu du HAPOren berrikuspenean parte hartzeko epea

Submitted on: 2012ko Novemberk 28 – 04:53 No comments found. |

Bilboko Udalak erabaki duenez, Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiari egiten ari zaion berrikuspen-prozesuan hiritarrek parte hartzeko duten epea abenduaren 20a arte luzatu da (barne). 

Bilbon, 2012ko azaroak 28.

Udalak partaidetza-eredu ireki eta integral baten alde apustu egin du. Horri esker, ohiko kanalez gain (Plangintzako Aholku batzordea, Sektorekako Kontseiluak eta Barrutietako Kontseiluak), klik bakar batez eta etxetik mugitu gabe, edozein pertsonak zuzenean parte hartzeko aukera izango du, www.bilbao.eus/blogs/participacionurbanismo/?lang=eu helbidean esekitako eskabidea on-line erantzunez, edota formulario horren papereko bertsioa eskuratuz Hiriko Barrutietako edozein Udaltegitan.

Horrela, parte hartu nahi duten guztiak garaiz dabiltza izena eman eta on-line eskabidea erantzuteko. Bertan parte hartuko dutenek ehun baieztapenez osatutako eskabidea -osorik edo zati bat- betetzeko aukera edukiko dute, prozesuak iraungo duen egun guztietan.

Bilboko Udala Hiriko Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikuspena egiten ari da bere edukiak indarreko legeria berriaren arabera egokitzeko eta etorkizuneko aurreikuspenen arabera egokitzeko, gure hiriak dauzkan erronka berriei aurre egiteari begira: Bilboren Eraldaketa osatzea, bere lehiakortasunaren bila abiatuta, hainbat alderditan: teknologia, enpresa, ekonomia, kultura eta artea. Bide horretan, hirigintzako iraultzatik ezagutzaren iraultzara igaroko da.

Udalak herritarren parte-hartzea sustatzea adostu du –2006ko EAEko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legean jasota dagoen bezala- eta hortik harago joan da hiriaren ikuspegi orokorra edukitzeko. Bide horretan, herritarren kezkekin lotutako balioak bereganatuko ditu eta Plan Nagusiaren berrikuspenari buruzko adostasuna bultzatzearekin batera, udal gardentasuna bermatuko du.

Guztioi irekitako prozesua

Etxean Interneterako sarbiderik ez daukatenek edo teknologia berriak erabiltzeko ohiturarik ez dutenek Ibaiondoko Barrutiko Udaltegira jo ahal izango dira. Helbidea: Burtsa Erakina (John Jauregia), Pilota kalea, 10. Bertan egongo da zeregin horretan nork lagundu.

Zerbitzu horrek jardunean jarraituko du astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:00ak arte, eta astelehen, asteazken eta ostiraleko arratsaldetan berriz, 16:00etatik 20:00ak arte. Era berean, interesa dutenek hurbilen duten Barrutiko Udal Zentrora joan ahal izango dute paperezko eskabidearen bila.

Iritzia emateko formulariora sartzeko, udal webgunea erabili behar da, www.bilbao.eus/blogs/participacionurbanismo/?lang=eu helbidean sartuz. Bertan, iritzia emateko inkesta, tresna azaltzeko tutoretza-bideoa eta laguntza nahiz kontsultetarako helbide elektroniko lagungarria eskura daude: participaoficinapgou@ayto.bilbao.net.

Halaber, 2012ko abenduaren eta 2013ko urtarrilaren artean hiru eztabaidagune antolatuko dira: Gizartea, Ekonomia eta Fisikoa-Eraikuntza. Horietako bakoitzean 21 kide egongo dira eta, hiru zati berdinetan, bertan parte hartuko dute hurrengo hauek: udal batzordeetako kideak ez diren erakundeak, jorratu beharreko gaietariko bakoitzean adituak eta elkarteetako kideak ez diren herritarrak. Zozketaren bidez hautatuko dituzte on-line bidezko edo paperezko eskabidea bete eta aipatutako eztabaidagune hauetan parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artean.

Informazio gehiago hemen: