Zer da Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena?
Parte-hartze prozesua
Herritarren parte-hartze fase eta zikloak
Nola parte har dezaket prozesuan?
Parte-hartzearen egutegia
Home » Berriak

Abenduak 20an HAPOren berrikuspenean parte hartzeko epea bukatuko da

Submitted on: 2012ko Decemberk 19 – 03:01 No comments found. |

Biharko 24:00etan itxiko da, www.bilbao.eus/blogs/participacionurbanismo/?lang=eu estekan klik eginez parte hartzeko epea.

Hiriko Antolamendurako Plan Orokorran parte hartzeko ohiko bideez gain (Plangintzarako Aholku Batzordea, Sektorekako Kontseiluak eta Barrutiko Kontseilua), eredu ireki eta integrala abian jarri da, berrikuntza nabarmen bat daukana: edonork parte hartu dezake bertan, klik bat eginda eta etxetik bertatik. Horretarako, eskabidea on-line erantzun daiteke

Bihar, abenduak 20, ilunabarreko 24:00etan bukatuko da Hiri- Antolamendurako Plan Orokorrari egiten ari zaion berrikuspen-prozesuan parte hartzeko epea.

Udalak partaidetza-eredu ireki eta integral baten alde apustu egin du. Horri esker, ohiko kanalez gain (Plangintzako Aholku batzordea, Sektorekako Kontseiluak eta Barrutietako Kontseiluak), klik bakar batez eta etxetik mugitu gabe, edozein pertsonak zuzenean parte hartzeko aukera izango du, www.bilbao.eus/blogs/participacionurbanismo/?lang=eu helbidean esekitako eskabidea on-line erantzunez, edota formulario horren papereko bertsioa eskuratuz Hiriko Barrutietako edozein Udaltegitan.

Horrela, parte hartu nahi duten guztiak garaiz dabiltza izena eman eta on-line eskabidea erantzuteko. Bertan parte hartuko dutenek ia ehun baieztapenez osatutako eskabidea -osorik edo zati bat- betetzeko aukera edukiko dute, prozesuak iraungo duen egun guztietan.

Bilboko Udala Hiriko Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikuspena egiten ari da bere edukiak indarreko legeria berriaren arabera egokitzeko eta etorkizuneko aurreikuspenen arabera egokitzeko, gure hiriak dauzkan erronka berriei aurre egiteari begira: Bilboren Eraldaketa osatzea, bere lehiakortasunaren bila abiatuta, hainbat alderditan: teknologia, enpresa, ekonomia, kultura eta artea. Bide horretan, hirigintzako iraultzatik ezagutzaren iraultzara igaroko da.
Udalak herritarren parte-hartzea sustatzea adostu du –2006ko EAEko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legean jasota dagoen bezala- eta hortik harago joan da hiriaren ikuspegi orokorra edukitzeko. Bide horretan, herritarren kezkekin lotutako balioak bereganatuko ditu eta Plan Nagusiaren berrikuspenari buruzko adostasuna bultzatzearekin batera, udal gardentasuna bermatuko du.
Guztioi irekitako prozesua

Iritzia emateko formulariora sartzeko, udal webgunea erabili behar da, www.bilbao.eus/blogs/participacionurbanismo/?lang=eu helbidean sartuz. Bertan, iritzia emateko inkesta, tresna azaltzeko tutoretza-bideoa eta laguntza nahiz kontsultetarako helbide elektroniko lagungarria eskura daude: participaoficinapgou@ayto.bilbao.net.

Halaber, 2012ko abenduaren eta 2013ko urtarrilaren artean hiru eztabaidagune antolatuko dira: Gizartea, Ekonomia eta Fisikoa-Eraikuntza. Horietako bakoitzean 21 kide egongo dira eta, hiru zati berdinetan, bertan parte hartuko dute hurrengo hauek: udal batzordeetako kideak ez diren erakundeak, jorratu beharreko gaietariko bakoitzean adituak eta elkarteetako kideak ez diren herritarrak. Zozketaren bidez hautatuko dituzte on-line bidezko edo paperezko eskabidea bete eta aipatutako eztabaidagune hauetan parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artean.

Informazio gehiago hemen:

Facebook: https://www.facebook.com/BilbokoPlanOrokorraBerrikusketaParteHartzea
Twitter ofiziala: @BilbaoPOPBH

Tags: , , , , ,