Zer da Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena?
Parte-hartze prozesua
Herritarren parte-hartze fase eta zikloak
Nola parte har dezaket prozesuan?
Parte-hartzearen egutegia
Home » Berriak

Martxan dago Mahai Mistoen parte hartze prozesuaren fasea

Submitted on: 2013ko Januaryk 30 – 04:37 No comments found. |

Behin kontseilu desberdinen deliberamendu saioak burutu direla: zortzi udan barrutietako kontseiluak, udal planeamendu aholkularitza kontseilua, sektore kontseilua; Bilboko HAPOaren berrikusketaren parte hartze prozesua fase berri baten sartu da Mahai Mistoen prozeduraren hasierarekin.

Mahai Misto hauek gaika antolatuta daude:

  • Azpisistema ekonomikoa
  • Azpisistema soziala
  • Azpisistema fisiko-eraikia

Hauetariko bakoitza 21 pertsonez osatuta egongo da honako banaketa honekin:

  • mahai bakoitzaren gaiaren inguruko zazpi pertsona aditu
  • Udal Barrutiko Kontseilutan ordezkatuta ez dauden erakundeetako zazpi pertsona
  • atxiki gabeko zazpi hiritar

Mahai mistotan parte hartuko duten atxiki gabeko hiritarrek, aurretiaz web forotan parte hartu behar izan dute eta Udaleko Idazkariaren aurrean egindako zozketan irabazle izan.

Mahaietan, partaideak anitzak direla bermatu behar da, kideen artean oreka soziala, ekonomikoa eta geografikoa egon dadin (bizitokia, barrutia/auzoa, sexua, adina, ikasketa-maila, lanbidea eta nazionalitatea).

Guztira 63 pertsonek osatuko dituzte mahai mistoak, 21 mota bakoitzekoak. Denak urtarrilaren 29an Basurto/Zorrotzako Udal Barrutiko bulegoan burutu zen prozesuaren aurkezpean bildu ziren.

Tags: , , , , , , ,