Zer da Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren berrikuspena?
Parte-hartze prozesua
Herritarren parte-hartze fase eta zikloak
Nola parte har dezaket prozesuan?
Parte-hartzearen egutegia
Home » Berriak

Bilboko Udalak HAPO-aren parte-hartze diagnostikoa amaitu du, 800 pertsona inguruk egindako 4.000 ekarpen baino gehiago bilduz

Submitted on: 2013ko Marchk 19 – 04:09 No comments found. |

  • Ondorioak bildutakoan, behin betiko dokumentua idazten hasiko da, ekainerako amaituta eqoteko esperaoan
  • Astelehenean atal berri bat abiaraziko da webgunean, etorkizuneko HAPOa egiteko dagoen informazio guztia bildu eta eguneratzeko
  • Prozesuan parte hartu duen elkartu qabeko hiritarren artean, %53,61 qizonak eta %46,39 emakumeak dira, 60 urtetik qorakoek nabarmentzeko moduko parte-hartze handia (%32) izan dute, 31 eta 45 urtekoak ondoan dituztela (%30), eta ia parte-hartzaileen laurdenek qoi mailako ikasketak dituzte

Bilboko Udala etorkizuneko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) oinarri izango den behin betiko diagnostikoa idazten hasi da, hiritarrek, elkarteek, adituek eta herri erakundeek eqindako ekarpen guztiak bildu ondoren, Hirigintza Sailaren eta Partaidetza eta Barrutiak Sailaren artean azaroan abiarazi zen partehartze prozesu berritzailearen barruan.

Aldi berean, astelehenean, martxoak 25, atal berri bat abiaraziko da udal webgunean. HAPOren berrikusteko parte-hartze prozesu berritzailearen hasieran egindako orain arteko informazio guztia bildu eta eguneratzeko.

Honela, Biiboko Udaiak amaitutzat jo du azaroan hasitako parte-hartze prozesua, 800 pertsona inguruk egindako denetariko ekarpenak jasotzeko aukera eman duena, gizarte – kolektibo eta erakundeen ordezkariak, Plan Orokor berria prestatzearekin zerikusia duten esparru desberdinetako adituak eta elkartu gabeko hiritarrak tarteko direla. Azken hauek webguneaz baliatu dira iritzia azaitzeko.

Prozesu Irekia

Plan Orokorraren berrikuspenean hiritarren parte-hartzea txertatzea, prozesu sortzaile eta berritzailea hedatzea. Bilboren gardentasunaren aldeko kontsolidatzea eta gatazkak saihesteko ikuspuntu zein sentiberatasun guztiak sartzea dira prozesu honen heiburuak.

Horretarako, eite desberdineko eragileak izan ditu: Udal Kontseiluetan parte hartzen duten elkarteetako kideak, elkartu gabeko hiritarrak eta hiru Mahai Mistoetan bildutako elkarte eta erakundeen ordezkariak (Kontseiluetan ordezkaririk ez dutenak), adituak eta eikartu gabeko hiritarrak.

Guztira, 785 pertsona erregistratu dira HAPOa berrikusteko parte-hartze prozesuan, horietako gehienak elkartu gabekoak, udal webgunean esekitako 99 itemeko inkestari erantzunez parte hartu dutenak.

Sexuaren arabera, elkartu gabeko hiritarren %53,61 gizonak dira eta %46,39 emakumeak, 60 urtetik gorako pertsonen parte-hartzea nabarmendu behar da, %32a; ondoren. 31-45 urtekoak (%30) eta 46-60 urtekoak (%26) daude. Gainera, parte-hartzaiieen laurdenek (%24) goi-mailako ikasketak dituzte.

Prozesua Udaleko ohiko parte-hartze organoen bitartez ere burutu da (Barrutietako Kontseilua, Sektorekako Kontseiluak eta Plangintzarako Aholku Batzordea), hiruna bilerarekin (aurkezpena, eztabaida eta emaítzak itzultzea) eta erregistratutako 262 pertsonarekin.

Azkenik, hiru Mahai Misto eratu dira -Azpisistema Soziala. Azpisistema Ekonomikoa eta Azpisistema Fisiko-Eraikitakoa-, Udal Kontseiluetan ez dauden elkarteetako kideen, gai desberdinetako adituen eta zozketa bidez aukeratutako elkartu gabeko hiritarren parez pareko partaidetzaz. Aurreko kasuan bezaia, mahai bakoitzean hiru bíiera egin dira, erregistratutako 52 pertsonarekin.

Parte-hartzaile guztien artean, prozesua aberastu duten 4.026 iruzkin eta 48.026 baiorazio egin dituzte. Horiek quztiak kontsentsuatu ondoren, HAPO berria lantzeko oinarritzat erabiliko den behin-betiko diagnostikoaren idazketan txertatuko dira (udarako amaitu egon liteke).

Ikuspeqi partekatua

Hauxe dugu, beraz, parte-hartzearen alorrean Bilboko Udalak garatutako proiekturik zabal eta garrantzitsuena. Lege-eskakizunetik – HAPO berriaren aurrerapen orokorrari lotuta – harantzago doana, hiritarrei diagnostikoaren hasiera-hasierako fasetik parte hartzeko aukera emanez.

Honi esker, oinarrizko kontsentsuak ezarri dira Hiriaren etorkizuneko garapenari begira garrantzi handikoak izan daitezkeen alderdiei buruz, Plan Orokorra Berrikusteko Bulegoak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Iankidetzaz parte hartze prozesu honen abiapuntutzat landutako aurre-diagnostikoari buruz dagoen adostasun zabala egiaztatuz.

Prozesuko parte-hartzaile gehienen iritziz, parte-hartzeak etengabeko bidea eta tresna izan behar du, eta Bilbo qero eta ikuspuntu metropolitarragoan ulertzen dute, Bilbao-Bizkaia kontzeptuan eta Euskal Hiria hiri-eskualdean txertatuta.

Bilbok sektore desberdinetako erabakigune naqusiak mantentzen jarraitu behar du haien ustez, talentua eta sormena sortu, atxiki eta erakartzea eta ezagutzan eta berrikuntzan intentsíboak diren sektore berríak ezartzea erraztuko dituen eredu ekonomiko berri eta iraunkor baterantz abiatuz, ekonomia, gízartea nahiz ingurumenaren íkuspuntutik.

Helize hirukoitzeko eredua (enpresak, administrazioak eta unibertsitatea) funtsezkoa izan liteke hiriaren hurrengo etapa horretarako, unibertsitate azpiegitura enpresa-sektoreari Auzoei dagokienez, hauetan oinarrizko zerbítzuak izatea aldarrikatu dute joan-etorriak murrizteko, bai eta gizarte-bazterkeriako guneen sorrerari aurre egin diezaioketen ekipamenduak eta jarduera ekonomikoak ere.

Era berean, auzoen identitatean txertatutako eraikinak kontserbatzea defendatu dute, bai eta erdigunerantz, auzoz auzo eta ekipamendu zerbitzu-guneetarantz doazen oinezko ibilbideak sortzea, eta auzoen arteko garraio publikoa hobetzea ere, operadore desberdinen arteko intermodalitatearen mesedetan.

Bilbon eraikitzeko dagoen lurzoru eskasiari erreparatuta, etxebizitzak zaharberritu eta hiriko esparru desberdinek berroneratu beharko lirateke, eraikuntza sektorearentzako aukera berriak sortuz, etxebizitzen barruko egokitzapenak, irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko ekintzak eta abar tarteko direla.

Hona hemen beste neurri alternatibo batzuk: egungo etxebizitza-parkea errealitate ekonomiko eta sozialaren arabera egokitu eta erabiitzea eta. zenbait kasutan, eraikinen altuera handítzea, betiere ondo urbanizatutako azalera libreak ondoan dituztela.

Azkenik, parte-hartze prozesu honetan esku hartu dutenek etxebizitzen alokairuaren aldeko politikak sustatu behar dela nabarmendu dute, babes publikoko etxebízitzen eskaintza bultzatuz eta ingurune fisiko eta naturalaren babes-politiken eraginkortasuna hobetuko duten erabiiera bateragarri eta iraunkorrak ezarriz.

HAPO herria

Diagnostiko fasea amaitutakoan, HAPO berriaren aurrerapena lantzen hasiko da, seguru aski oraingo agintaldia bukatu arteko epearen barruan.

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia hiri-eredua zehazteko tresna estrategikoa da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza—arautegian lurralde-antolamendu integralerako oinarrizko tresnatzat definitutako agiri juridikoa ere, lurzorua sailkatu, zoru-mota bakoitzari aplikatu beharreko erregimena zehaztu da eta udalerriko ekipamendu, azpieqitura eta berdeguneen sistemen oinarrizko elementuak definitzen dituena.

Orain indarrean dagoen HAPO 1995. urtekoa da, eta denboraren poderioz, berrikusi beharra dagoela pentsatu da, hiriari buruzko ikuspegia partekatu eta birpentsatzeko asmoz, Bilbon izandako aldaketa sozioekonomikoei erreparatuz eta legeetan izandako aldaketak gogoan hartuz, batez ere Euskadiko Lurzoru eta Hiriqintza Legea, 2006koa.

Hemen daude ekarpen eta balorazioen emaitzen txostenak, blog hontan bertan argitaratuak

Tags: , , , , , ,