Prozesua elementu orokor hauetan oinarritzen da, zuzentasunez eta egokitasunez funtzionatzeko:
- Hiri-ereduaren ikuspegi integrala, garapenean eragiten duten elementu guztiak barne hartuta.
- Ikuspegi desberdinak bateratzea.
- HAPOk eragindako sektoreetan herritarren partaidetza txertatzea.
- Proiektuan parte hartzen duten agente sozialen aniztasuna kontuan izanik, parte-hartze prozesuaren eragileek gauzatu beharreko ekimenak harmonikoki konbinatu behar dira.
Gainera, helburu hauek lortu nahi dira:
- HAPOren berrikuspena herritarren partaidetza zabalarekin aberastea, herritarrek nahi duten hiri-ereduari balioa emanez.
- HAPOren berrikuspenean herritarren kezkak txertatzea, gizartean errotuz doazen kezkak diren heinean; besteak beste: espazio publikoen kalitatea hobetzen duten inguruneak, ingurumen-inpaktua murriztea eta iraunkortasun ekonomikoa, urbanoa eta soziala.
- HAPOren berrikuspenaren baliozkotasuna areagotzea, herritarrak kontuan hartzen dituen proiektu bilakatuz.
- “Udal-gobernu Onaren” irudia indartzea, administrazio legitimo, garden eta herritarrekin arduratsu izanda.
Elementu eta helburu horiek aurrera eramateko, Bilboko hiriaren beharren eta errealitate sozialen neurrirako partaidetza-markoa ezarri da. Parte -hartze eredu irekiaren eta integralaren aldeko apustua egin da, aukera guztiak barne hartuta: Udaletxeak herritarren parte-hartzerako sortu dituen bideetatik hasita (udal-kontseiluak), oinarrizko biztanleriaraino. Horiek guztiak eragile-mapa honetan bildu dira:
- Jada eratutako Udal Kontseiluen parte hartzea.
- Mahai mistoen parte hartzea: mahaiak modu orekatuan osatzen dira, eta bertan, adituek, Udal Kontseiluetan parte hartzen ez duten herri-erakundeek eta prozesuan interesa duten eta atxikita ez dauden herritarrek parte hartzen dute.
- Atxiki gabeko herritarren parte hartzea: emakumeei, etorkinei, minusbaliatuei, gazteei eta interesezko beste kolektiboei parte hartzeko aukera eskaintzen zaie.
Eragileetako bakoitzak partaidetza-prozesuetan parte hartu ahal izango du, dagokion bidearen bitartez (ikusi “Nola parte har dezaket prozesuan?”) eta dagokion datetan (ikusi “Egutegia”). Eztabaida-metodologia Parte hartze prozesu hau garatzeko eztabaida-metodologiari esker, emaitza adostuak eraginkortasunez lortzen direla eta eragile guztiek fase bakoitzean parte hartzen dutela bermatzen da. Eztabaidak aldeko eta kontrako argudioak azaltzeko eta adostasunak lortzeko aukera ematen du, interneten zein paperean edota tokian bertan, kolore-kode baten bidez (semaforoa) Gainera, taldeetako partaideek modu errazean eta bisualean adieraz dezakete gaiei buruzko iritzia.

Iruzkinak
No comments to display